La Cornisa

Matrikula eta diru-laguntzak

MATRIKULATZEKO ERAK

Musika Eskola

  • Barruko ikasleak: Matrikula automatikoki berriztatuko zaie Musika Eskolako eta Kontserbatorioko ikasleei. Horrek esan nahi du “baja” komunikatzen ez duena -emailez, telefonoz edo ikastetxean bertan- automatikoki matrikulatuta geldituko dela datorren ikasturtean.
  • Ikasle berriak: Webgune honetatik egin behar da, matrikulazio on-line atalean. Eskaera-orria bete eta bidali egin behar da.

Musika Eskolan sartzeko araudia

Instrumentu plaza eskuratzeko araudia

Kontserbatorioa

  • Interesdunek idazkaritzan eman behar dute izena, ondoren, dagokien sarrera-proba egiteko.

MATRIKULATZEKO EPEAK

Musika Eskola eta Kontserbatorioa

  • Barruko ikasleak: Aste Santua pasatu eta gero, hurrengo bi asteetan.
  • Musika Eskolako ikasle berriak: ekainaren 1etik 15era arte.
  • Kontserbatorioan sartzeko sarrera-proba egiteko: maiatzaren 1etik 15era arte.

TARIFAK

Musika Eskola

Kontserbatorioa

ORDAINTZEKO ERA

Tarifak bankutik kobratzen dira hilero, irailetik ekainera arte. (Hileko kuota gehi urtean behin 15€ materialagatik).

DIRU-LAGUNTZAK / BESTE HERRI BATZUETAKO DIRU-LAGUNTZAK

Kontserbatorioko beka

Ekainean, Kontserbatorioko diru-laguntza eskatzeko epea zabaltzen da. Diru-laguntza hori Erdi Mailako Kontserbatorioko ikasleei zuzenduta dago, eta, berori jasotzeko, Durangon erroldatuta egon behar da.

Kurtso osagarrien beka

Urrian, kurtso osagarriak egiteko diru-laguntza eskatzeko epea zabaltzen da. Kurtso horiek zentroan egiten ari diren ikasketak osatzeko izan behar dira. Diru-laguntza hori Erdi Mailako Kontserbatorioko ikasleei zuzenduta dago, eta, berori jasotzeko, Durangon erroldatuta egon behar da.

Beste herri batzuetan ematen dituzten diru-laguntzak

Beste herri batzuetan, adibidez, Abadiñon eta Iurretan, diru-laguntzak ematen dizkiete Durangoko Musika Eskolan ikasten ari diren ikasleei, kuoten diferentzia berdintzeko. Eskaerak ikasle bakoitzari dagokion udaletxean egin behar dira.



Bartolomé Ertzilla
Montebideo Etorbidea, 7
Tlf: +34 946 03 00 35
Email: bertzilla@durango.eus
La Cornisa