La Cornisa

Xedea, ikuskera eta baloreak

Gure helburua

Bartolome Ertzilla” musika eskola gara, Durangoko Udalaren erakunde autonomoa.

Gure helburua da ikasleak heztea eta musika prestakuntza kalitatezkoa, malgua eta pertsonalizatua ematea.

Hiru asmo hauei egiten diegu aurre:

  • Ikasleak heztea eta motibatzea musikaz disfrutatu dezaten.
  • Ikaslea prestatze musikari amateurra izan dadin.
  • Ikaslea gaitzea gerora profesionalizatu dadin.

Era berean, musika hedatzeko bokazioa ere badugu, Durango eta bere inguruaren aberastasun kulturalean eragiteko asmoz.

Hauxe daukagu:

  • Lan-talde profesional kualifikatua, eta etengabeko prestakuntzari ekiten dioena. Lan-talde honetan irakasleak eta bestelako langileak sartzen dira.
  • Eskaintza zabala, eta harrera pertsonalizatua.
  • Metodologia berriztatua eta ikasleen beharrizanei egokitua.
  • Baliabide material didaktiko eta teknologiko aproposak eta beharrizanei egokituak.

Musika Eskolak EFQM kudeaketa-eredua onartua du, eta etengabeko hobekuntzaz baliatzen da zerbitzuari kalitaterik handiena emateko.

Nahi duguna

  • Ikasleei prestakuntzarik onena ematea, berdin delarik etorkizunean afizionatuak edo profesionalak izango diren.
  • Musikari eta pertsonak heztea, euren bizitzan zehar musikarekin edo/ta musika-praktikarekin lotuta izan daitezen.
  • Erreferente bilakatzea lortutako emaitzei esker.

Inspiratzen gaituzten baloreak

  • Zerbitzu-bokazioa.
  • Etengabeko hobekuntza lortzeko jarrera.
  • Errespetua ikasleari: errespetua bere interesei, ezaugarriei eta gaitasun pertsonalei.
  • Motibazioa.
  • Lan taldean jarduteko izpiritua.
  • Proiektu amankomunaren parte sentitzea.
  • Hobetu nahia.
  • Begikortasuna eta harreman konstruktiboak.
  • Eraginkortasuna bilatzea.
  • Gardentasuna.

Dokumentu osoa jaitsi



Bartolomé Ertzilla
Montebideo Etorbidea, 7
Tlf: +34 946 03 00 35
Email: bertzilla@durango.eus
La Cornisa