La Cornisa
Noticias
Noticias
imagen de la noticiatodos2 06/05/2022 10:01
Bart Sax kontzertua maiatzaren 13an
Ikasturte honetan Bartolome Ertzilla Musika Eskolako saxo taldeak bere hamabosgarren urteurrena modu berezian ospatuko du.

Ikasturte honetan Bartolome Ertzilla Musika Eskolako saxo taldeak bere hamabosgarren urteurrena modu berezian ospatuko du.

 

Saxofoi gelatik sortutako eta Itziar Castrillo irakasleak zuzendutako talde honek hamabost urte daramatza bere musika-proiektua garatzen, ikasturtez ikasturte. Urte hauetan musikariak  aldatu diren arren, ikasturte-amaiera bakoitzean kontzertu ezberdin bat eskaini dute.

Big Banderako moldatutako bere swing, jazz eta funk kantuen estiloari leial, urteurren honetarako, errepertorioko kantu gogokoenen errepasoarekin harrituko gaituzte hiru abeslarik lagunduta.

Izaro Erzilla,Esti Ibarra eta Irati Bilbaok beren ahots estilo propioekin, zuzenean eskainiko dituzten hamaika abestien interpretazioa aberastuko dute.

 

Oraingoan ere, kontzertua San Agustin Kultur Gunean izango da maiatzaren 13an, ostirala, arratsaldeko 19: 00etan.

Eta, beste behin ere, elkartasun kontzertua izango da, 5 eurotan salduko diren sarreren bidez bildutako diruarekin Rio de Oro elkarte durangarrak saharar herriari laguntzeko dituen proiektu desberdinak bultzatuko dira.

 

KARTELA

Itzuli

Bartolomé Ertzilla
Montebideo Etorbidea, 7
Tlf: +34 946 03 00 35
Email: bertzilla@durango.eus
La Cornisa