La Cornisa
Noticias
Noticias
imagen de la noticiatodos2 11/03/2022 11:12
PIANO JAIALDIA ANDOAINEN
BARTOLOME ERTZILLA MUSIKA ESKOLA ETA KONTSERBATORIOKO PIANO IKASLEEK HAINBAT SARI LORTU DUTE ANDOAINGO PIANO JAIALDIAN.

 

 

Bartolome Ertzilla Musika Eskola eta Kontserbatorioko hamar piano ikaslek sari bana jaso dute aurtengo Andoaingo Piano Jaialdian. Jaialadi hau Andoaingo Udalak eta "Deiadar" Piano Jaialdia elkarteak antolatzen dute duela 17 urtetik. Ikuskizun honek prestigio handia du Euskal Herriko piano jotzaileen artean. Aurten, beti bezala, oso harrera ona izan du piano ikasleen partetik.

Pasa den urtean konparatuta, aurten parte hartzaileen kopurua igo da, eta Euskal Herriko guztitik etorritako 500 edo ikaslek parte hartu dute aurtengo edizioan.

 

Jaialdia hiru mailetan antolatuta dago pianista adinaren arabera. Hiru sari ematen dira erakutsitako trebetasunarengatik: urrea, zilarra eta brontzea. Hau baloratzeko, adituz osatutako epaimahai batek parte hartzaile guztiak entzuten ditu asteburuan zehar. Jaialdia 18 urtetik beherako ikasleei zuzenduta dago. Beraientzat aukera paregabea da beste lekuetako piano jotzaile gazteak ezagutzeko, eta publikoaren aurrean bakarka egindako lana erakusteko.

Bartolome Ertzilla Kontserbatorioko ikasleak laugarren aldiz aurkeztu dira jaialdi honetara, pasa den urtean baino ikasle gehiago joan dira, eta azpimarratu behar da lortutako emaitzak guztiz onak izan direla. Saridunak 11 eta 15 urte bitarteko ikasleak dira eta urrea, zilarra eta brontzea jazo dute. Hauek guztiak Mikel Nuñez, Inés Párbole, Ana Celia Ormaetxea eta Maria Azurmendi irakasleen ikasleak dira: Ane Solozabal, Manex Gallego, Kelmene Abaitua, Mikele Elexpe, Aiala Irurtia, Lide Salaberria, Eider Urigoitia, Edurne Lizundia, Oier Callejo eta Jone Berrizibeitia.

 

Jaialdia otsailaren 12 eta 13an izan zen Andoingo Bastero Kulturgunean.

Itzuli

Bartolomé Ertzilla
Montebideo Etorbidea, 7
Tlf: +34 946 03 00 35
Email: bertzilla@durango.eus
La Cornisa