La Cornisa
Noticias
Noticias
imagen de la noticiatodos2 10/09/2021 11:12
EUSKAL KANTUTEGIA XX. MENDEKO KANTAGINTZAN
Musika eskolak antolatutako Tailerra 21-22an ikasturtean

Musika eskolak antolatutako Tailerra 21-22an ikasturtean

EUSKAL KANTUTEGIA

Ikasturte honetan, Durangoko Bartolome Ertzilla Kontserbatorioak eta Musika Eskolak "Euskal kantutegia XX. Mendeko kantagintzan" tailer berria eskainiko du. Ander Erzilla irakasle durangarrak eskainiko duen tailer hau astean behin eskainiko da eta ordubeteko iraupena izango

du. Bere helburua euskal kultura musikala transmititzea izango da, ondare hori ikuspuntu praktiko eta teorikotik hurbilduz.

Euskal kultura musikala gehiago eta hobeto ezagutu nahi duten guztiei zuzendutako klaseak bi zatitan banatuko dira.

Lehenengoan, pieza ezberdinen azterketa teorikoan (forma, estiloa, testua, armonia) oinarrituko dira, eta, bigarrenean, parte hartzaile guztien artean piezak abestuko dituzte, aurreko atal teorikoa kontutan hartuz. Izen-ematea zabalik dago jada eta klaseak urritik aurrera hasiko dira, ostegunetan 20:00etan.

 

Itzuli

Bartolomé Ertzilla
Montebideo Etorbidea, 7
Tlf: +34 946 03 00 35
Email: bertzilla@durango.eus
La Cornisa